Manifestua

[Beñat Sarasolak ez daki bere probokazioaren ondorio dela honakoa]

Bi hitzez nahi genizueke adierazi zer(krixto)tarako batu garen ITU bandakook.

Lehenengo orrian darabilzkigun maskarek ongi esan duten moduan, ez gara hiru kale-argi soilik baina bagara kale-argiak. Banan bana piztuko direnak (edo, bestela, begira ezank leihotik) zeure estrata zeharkatu eta karrikak argi hori gozo batez erasoz. Kafe artean igeri berba egin dugu izkiriatzeaz. Izkiriatzeaz eta esna egoteaz. Gazte baikara eta zirrikituek ez baikaituzte akitu; ez oraino. Ez gara Sir Beñat Sarasolak deskribatzen zuen generazio distopikoa. Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin (ai, Sarri!).

Baina ITUrri zaharrak ur berririk emango badu, guk argi daukagu geldi ez geratzea beharrezko dela. Horren ondorio da esku arteko fanzinea, konpai: leitzen duen ororen belarrietan deiadar errime bat, liburuaz emaniko belarrondokoa bilakatu dadin nahi genuke helarazle soil besterik ez garen hiru kale-argiok.

Hori da gure itua.

ITU banda,
2013ko ekaina

1 thought on “Manifestua”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s